"Orain nork kenduko digu irribarrea?"

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Arrieta 2015ko urr. 28a, 10:34

Azken aste gogor hauek eta gero, bazen garaia hiru puntutxoak behar bezala etxeratzeko! Hernaniren aurka izan dugu partida azken asteburu honetan.

Etxean jolasteak asko laguntzen digula dirudi eta merezitako garaipena lortu genuen, guraso nahiz lagunen animoak ahaztu barik. Gogor atera ginen zelaira hasieratik, konfiantza soinean genuelarik, eta 4.minutuan joan zen geure lehenengo gola. Horrez geroztik erritmoa igotzen hasi ziren hernaniarrak baina ez zen nahikoa izan, berehala sartu genuen bigarren gola. Gogoz jarraitu genuen jolasten arbitroak falta pitatu zuen arte, zoritxarreko falta. Ondo aprobetxatu zuten aukera aurkariek eta markagailua 2-1 zegoelarik gol gehiagoren bila hasi ginen. Lanean gogor segi genuen eta esan bezala gol gehiago sartu genituen, 3 gehiago alegia. Markagailua 5-1 eta ilusio falta ez zela iritsi ginen atsedenera.

Imanol eta Marcelino entrenatzaileen hitzaldiaren ondoren berdin jarraitu genuen, gogoz eta poderioz. Bertan joan ziren hurrengo 4 golak, hiru puntuak ziurtatu zizkiguten golak. 9-1. Aipatu beharra dago partiduko pitxitxia geure Ainhoa Bengoetxea izan zela. Geroz eta gehiago harritzen gaitu neska honek eta 5 gol sartu ostean taldekide guztion sinaduraz beteriko baloia eraman zuen etxera.

Horrela eman genion amaitutzat partidari, nahi genuena lortuta. Bigarren postura iristea lortu dugu eta aurrenekoengandik geroz eta puntu gutxiagoetara. Horrela jarraitzea besterik ez zaigu falta ordiziarrak aurreratzeko!

Aupa Tolosa!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!