Urte Zaharreko krosaren VIII. edizioa

Abenduaren 31n, zortzigarren urte zaharreko krosa ospatuko da Ibarran

Urtero bezala bost kilometroko ibilbidea izango du krosak, plazatik hasita. Bi itzuli izango dira eta lehenengoa, 2,75 klilometrokoa, Azkue auzoraino joango da. Bigarrena ez da Azkuera iritsiko, beraz, zertxobait motzagoa izango da, 2,25 kilometrokoa.

Hauxe izango da 16 urtetik gorako korrikalariek egin beharko duten ibilbidea zehatz-mehatz: 
PLAZA-EUSKAL HERRIA KALEA-IDOIAGA-SAN INAZIO-ARANE-ZALDUNE-AZKUE-PLAZA (Lehenengo itzulia) EUSKAL HERRIA KALEA-IDOIAGA-SAN INAZIO-ARANE-ZALDUNE-AZKUE SARRERA-ZALDUNE-PLAZA

Txikienek ere badute tokia krosean, Lehen Hezkuntzako 1go mailatik hasi eta Bigarren Hezkuntzako bigarren maila artean dabiltzen gaztetxoek plaza eta azkue arteko ibilbidea egin beharko dute adinaren arabera banatuta. 

Lehenengo eta bigarren mailakoek 280 metro: PLAZA-ARANTZAZUKO AMA-PLAZA
Hirugarren eta laugarren mailakoek 600 metro: PLAZA-ERRE BERRI-PLAZA
Bosgarren eta seigarren mailakoek 1240 metro: PLAZA-AZKU-PLAZA
DBH 1 eta DBH 2 mailakoek 1820 metro: PLAZA-AZKUE-PLAZA-ERRE BERRI-PLAZA

Sariak ere gaztetxoentzat eta korrikalari beteranoentzat bakarrik izango dira. Txikienei goxoki-zorro bana eta alebin eta infantil kategoriakoei kamiseta bana.
Gizonezko eta emakumezko korrikalari beteranoek urdaiazpiko hanka bana jasoko dute, eta beste korrikalari guztiak Ibarrako komertzio eta osteleritzak eskainitako saskien zozketan sartuko dira dortsalaren zenbakiarekin. Zorte on denei!




Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!