Eman izena plaza-dantza ikastaroetan!

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2024ko urriaren 28a

Erromerietan fandango eta arin-arina dantzatzen ez dakienetakoa zara? Zeren zain zaude?

Udaberri Dantza Taldeak helduen dantza ikastaroak antolatu ditu berriro ere. Azaroaren 3ra bitarte dago irekita izen-emate epea, eta azaroan hasiko dira ikastaroak. Hasiberrientzat eta dantzen ezagutza urria duten dantzazaleei zuzendutako saioak dira. Fandango eta arin-arinez gain, jauziak, larrain dantza eta beste zenbait dantza herrikoi ikasteko aukera izango da bertan, plaza sentitzeko, dantza bizitzeko helburuarekin.

Ohi bezala, asteartero izango dira ikastaroak Tolosako Usabal Kiroldegian, iluntzeko 20:30etik 21:30era. Eta honakoa da urteko prezioa: 80€ langileentzat, 50€ langabetu eta ikasleentzat.

Ikastaroetan izena emateko ondorengo estekan dagoen galdetegia betetzea eskertuko genuke, eta zalantzarik izanez gero, idatzi ikastaroak@udaberri.eus helbidera.

Segi oinak arin!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!