Plaza Dantza ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2022ko irailaren 22a

2022-2023 Plaza Dantza Ikastaroak

Ez dakizu fandangoa eta arin-arina bereizten? Aurreskua eta baleta gauza bera iruditzen zaizkizu? Erromerietan galduta sentitu ez zaitezen, hemen duzu aurten ere plaza dantza ikastaroa, Udaberriren eskutik.

Hemendik aurrera, ez duzu barraren ondoan gelditu beharko dantzan ez dakizulako. Fandangoa eta arin-arina, Lantzeko inauteria, Zazpi jauziak, Larrain dantza… Anima zaitez, eta ikasi gure dantzak, ondo pasatuz, eta ondo pasatzeko!

Urtero bezala, eskolak astearteetan izango dira Usabal Kiroldegian, iluntzeko 20:30etik 21:30era. Prezioa: 80€ langileentzat, 50€ langabetu eta ikasleentzat.

Informazio gehiago: ikastaroak@udaberri.eus

Bete ondorengo inprimakia irailaren 30a baino lehen! matrikulazioak.udaberri.eus/


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!