'Jantzari' dokumentala, Topic-en

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2021eko martxoaren 23a

Iurretako 2018ko San Migel jaietan dantzara lehen aldiz irten zen zortzi neska-mutilez osatutako taldearen bizipenak biltzen dituen lana ikusteko aukera izango da, ostiralean, 19:00etan.

Ostiral honetan, hilak 26, Jantzari dokumentala eskainiko da, 19:00etan, Topic-en. Bertara etorri ahal izateko sarrera beharrezkoa da. Doakoa da eta eskuragarri daude ondorengo estekan: https://bit.ly/3t8ONPL 

Dokumentalaren sinopsia:

2018an, gizon eta emakumez osatutako talde bat Aita San Miguel plazan atera zen dantzatzera, jaietako egun garrantzitsuenean. 100 urte baino gehiagoko tradizioa hautsi zen. 2019an, lehen aldiz, talde mistoak Urrijenan parte hartuko du.

Iurretan, Euskal Herriko beste leku garrantzitsu batzuetan bezala, gizonak ziren protagonista eta protagonista nagusi. Pixkanaka, emakumeek beren lekua hartu dute plaza desberdinetan.

Iurretako aldaketa modu naturalean gertatu da pertsona batzuek egindako lanari esker, eta irudi historiko hura ikusi ahal izan zen iazko jaietan. Orain, 2019 honetan beste aurrerapen bat egin da, eta talde mistoak Urrijenan parte hartuko du lehen aldiz. Bost urtean behin, herriko dantza-taldea osatzen duten guztiak Iurretako Urrijena jaialdian elkartzen dira, beste belaunaldietako dantzariekin batera.

Plazako saioak, prestakuntzak eta emozioa izango dira dokumentalaren ardatza. Halaber, beste talde batzuetako dantzarien, ikertzaileen eta dantzarekin zerikusia duten beste pertsona batzuen testigantzak jasoko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!