Jantzari

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2021eko martxoaren 22a

Ostiral honetan, martxoaren 26an, arratsaldeko 19:00etan Tolosako Topic aretoan "Jantzari" dokumentala eskainiko dugu. Iurretako 2018ko San Migel jaietan dantzara lehen aldiz irten zen zortzi neska-mutilez osatutako taldearen bizipenak biltzen ditu ikus-entzunezkoak. Sarrera doakoa da eta salgai daude ondorengo estekan.

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

Iturria: http://jantzari.eus/#proiektua

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!