Koronabirusa

Udaberri etxean geratzen da!

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2020ko martxoaren 24a

Covid-19 edo Koronabirusa bezala ezagututako gaitza pandemia bilakatu da mundu mailan. Osasun krisi honen eraginez, alarma-egoeran aurkitzen da Euskal Herria. Hori dela eta, gure taldeak aste hauetarako aurreikusita zituen entsegu, emanaldi, bilera eta bestelako ekintzak bertan behera uztea erabaki zuen. Hala ere, taldeko musikariek entseatzeko modu bat aurkitu dute. Ikusi nola moldatu diren! #Udaberrietxeangeratzenda #etxeangeratukogara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!