2019ak utzitakoa

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2019ko abenduaren 31

Festa dantzarik gabe ezer ez delako, Udaberri Dantza Taldearen partez, urte berri zoriontsu bat izan dezazuela. 2020an ere, dantzatu bihotzak eskatzen dizuna!

2019an, Udaberri Dantza Taldeko haurrek nahiz helduek eskainitako emanaldi batzuetako argazkiekin osatutako bideoa duzue hau. Besteak beste, Portugaleten, Uztaritzen, Arrangoitzen, Lizartzan eta Iruran izan ditugu emanaldiak. Horrez gain, herrian ere aritu gara dantzan, festa desberdinetan: Inauteriak, San Juanak, Dantzari Txikia, Babarrunaren Festa, Musikherria, Abesbatza Lehiaketa, ikasturte amaierako Leidorreko emanaldia, Izaskun Auzoko Festak, Olentzeroren eta Errege Magoen etorrera eta herriko Zaharren Egoitzetan (Uzturren eta Iurreamendin) ikastaroetako haurrek eskainitako emanaldiak. Guzti horietako argazki onenekin osatu dugu bideoa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!