Udaberri dantza taldeak ezin hobeto biribilduko du 60. urteurrena, euskal jantzien desfilea iragartzeko egindako spotak Gaztea Dantzan lehiaketako bideo onenaren saria jaso baitu. 500 euro irabazi ditu taldeak eta, garrantzitsuena: sekulako poza.
Beste zenbait sariren artean, bideo onenarena dantza talde tolosarrari eman dio epaimahaiak, 24 sailkatuen artean; euskal jantzien desfilerako egindako spota bidali zuten lehiaketara.
Udaberri dantza taldeak ezin hobeto biribilduko du 60. urteurrena, euskal jantzien desfilea iragartzeko egindako spotak Gaztea Dantzan lehiaketako bideo onenaren saria jaso baitu. 500 euro irabazi ditu taldeak eta, garrantzitsuena: sekulako poza.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?