Spot batekin iragarri du, Udaberrik, moda desfilea

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2017ko irailaren 29a

Datorren urriaren 7an, 60. urteurreneko ospakizunak biribilduko ditu dantza taldeak, traje tradizionalen desfile batekin.

Urtarrilean hasi, eta hitzorduak tantaka baina etengabe izan dituzte udaberritarrek. Garai berrietara egokitu da taldea, eta baita ospakizunak ere: moda desfilearen aurkezpen bideo ikusi besterik ez dago.

Urriaren 7an, 20:00etan, Zerkausian izango da desfilea, eta Euskal Herri osoko jantziak ikusgai izango dira, moda desfile baten moldeetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!