Ikastaroetako zerrendak argitaratu ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2015eko uztailaren 7a

Gure webgunean edo lokaleko atean ikusgai izango dira.

Udaberriko ikastaroetako izen-ematea itxi genuen ekaina amaitzerako, eta aipatzekoa da sekulako arrakasta izan dutela, aurten ere: 200 neska-mutilek baino gehiagok eman dute izena. Hori dela eta, itxaron zerrenda bat ireki behar izan dugu, talde egokiak osatzea garrantzitsua delako.

Udaberriko harrobian lekutxoa eskuratu duten haur eta gaztetxoekin datorren iraileko TALDE eta ORDUTEGIAK argitaratu ditugu, jada, www.udaberri.eus webgunean, ikastaroen atalean.

Horrez gain, Igeralde kalean dugun lokaleko atean ere zerrenda guztiak ikusgai izango dira, ikusi nahi dituenarentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!