Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2015eko apirilaren 15a

Udaberri dantza taldeko kideok eskerrak eman nahi dizkizuegu eskualdeko hedabideoi, aurtengo dantzari txiki eta erromeriaren zabalkundea zuen komunikabideen bitartez egiteagatik. Horrelako egun bat prestatzeak lan ordu asko ematen dizkigu, eta eskertzekoa da zuen euskarrian egin diozuen tartea.

Era berean, pasa den martxoaren 28ko egitaraua gauzatzen laguntzeko prest azaldu ziren komertzio, elkarte, guraso nahiz laguntzaile guztiei ere gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu. Beraiek gabe egun hori ez litzateke posible izango.

Hurrengo urtekoa aurtengoa bezain ona izatea besterik ez dugu espero. Mila esker eta bizi dantza!

Udaberri dantza taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!