Arin Arin: 3,2,1 eta bagoaz paperetik sarera!

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2015eko martxoaren 6a

Arin arin 21 aldizkaria ontzen aritu gara hilabetetan, eta azkenean argitaratu dugu paperean azkena izango den alea.

21 Arin arin ditu, jada, Udaberrik. Taldeko jardunaren berri emateko sortu zen agerkaria, eta aurrekoengandik jasotako ohitura hori errepikatu eta garatu egin dugu azken urteotan.

Garai berriekin batera, ordea, aurrerantzean sarean izango duzue udaberrikideon gora-beheren berri, sorpresak beterik iritsiko baita datorren urtea. Horrela, beraz, mimo handiz prestatu dugu gaurtik irakurgai den Arin Arin 21 aldizkaria: lokal berriari buruzko xehetasunak, Portugalera bidaia, ikastaroen gorakada, Auritzeko dantzen informazioa eta beste hamaika kontu bildu ditugu zuretzat, hor behean klik eginda. 3,2,1 eta...gozatu dantzaz!

Arin Arin 21

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!