Gaur eta egunero, indarkeria sexistari EZEZKO BOROBILA

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2014ko azaroaren 25a

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna larunbatean hasi genuen, flashmobean.

Udaberri Dantza Taldeak urteak daramatza Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunearen harira, egitarauan parte hartzen.

Pasa den larunbatean ere halaxe egin genuen, eta flashmobean dantzatu genuen, Bi gerezi gorri abestia. Aldarrikatzea eta ondo pasatzea bateragarriak dira, noski, eta, horregatik, gaur egun seinalatua izanik ere, entseguetan, emanaldietan, bileretan nahiz parrandan, emakumeenganako indarkeriari EZEZKO BOROBILA esan nahi diogu guk ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!