Aurten... fandangoa baietz ikasi!

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2014ko irailaren 10a

Hirugarren urtez helduei begirako plaza-dantzen ikastaroak prestatzen ari gara eta, beraz, alpargatak hartu eta oinetako giharrei herdoila kentzeko gonbita egin nahi diegu horretarako gogoz diren guztiei.

2014-2015 ikasturtearen atarian, erronka berri bat proposatuz gatoz Udaberri dantza taldeko kideok. Hirugarren urtez helduei begirako plaza-dantzen ikastaroak prestatzen ari gara eta, beraz, alpargatak hartu eta oinetako giharrei herdoila kentzeko gonbita egin nahi diegu horretarako gogoz diren guztiei.

Ikastaroak datorren urriaren 7an hasiko dira, Usabal kiroldegian dugun entsegu gelan. Ordua, berriz, 20:30etik 21:30era bitartekoa izango da eta, asteartero-asteartero, dantza izango dugu elkartzeko aitzakia. Izena eman nahi dutenek edo, behar izanez gero, informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, gurekin harremanetan jartzeko bi bide izango dituzte: 688 63 70 70 telefono zenbakia bata, eta, ikastaroak@udaberri.com helbide elektronikoa, bestea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!