Matrikulazio kanpaina itxi beharrean gara, ESKERRIK ASKO!!!

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2014ko uztailaren 10a

150 izen-ematetik gora jaso ditugu 2014-2015 ikasturterako, eta itxaron-zerrenda ireki behar izan dugu.

Pasa den ekainean abiarazi genuen datorren ikasturteko matrikulazio kanpaina, eta eskerrak eman besterik ezin dugu egin, euskal kultura eta dantza gaztetxoei transmititzeko egiten dugun ahalegin horretan gugan jarri duzuen gogo eta konfiantza hori guztia erakusteagatik. MILA ESKER!!!

150 neska-mutilek baino gehiagok eman dute izena 2014-2015 ikasturtean oinak gurekin astintzeko, eta gure baliabideak ikusita, zerrendak ixteko erabakia hartu behar izan dugu, tamalez. Horrela, itxaron-zerrenda ireki dugu, taldeak eta ordutegiak zehazterakoan aldaketarik balego, dantzarako gogo eta aukera hori beste hainbati zabaltzeko asmoz. Eskerrik asko berriz ere, guraso, aiton-amon, osaba-izeba, lagun eta haurroi, Udaberriren sokari jarraipena emateagatik. Bizi dadila dantza!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!