'Egun batez 25', denontzat ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2014ko ekainaren 19a

Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka batean mesedez...

Izango dira hiru urte, taldearen 55. urteurrenaren harira, Bordondantzaren inguruko lan hau prestatzen hasi ginenez geroztik.

DVD kaxetan bueltaka ibili da, eta, sanjoanak ate joka ditugun honetan, ez zaigu modu hoberik bururatu festak girotzeko, bordondantzari baten San Joan eguna barrutik erakustea baino.

Lanaren akatsak eta zehaztasun-ezak barkatuko dizkiguzue, eta, guk, sanjoanen zirrara emango dizuegu trukean, bi zatitan. Gozatu!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!