Dantza egin genion gizarte hobe bat lortzeko nahiari

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2014ko ekainaren 16a

TOPAk, Bilgune Feministak, Stop Kaleratzeak eta Tolosa Zero Zaborrek antolatutako festan ere parte hartu genuen udaberrikideok.

Larunbata egun betea izan zen Udaberriko kideontzat eta, iluntzean ere, izan genuen oinak astintzeko aukera, gizarte eragileen jaian.

Ziekoko (Araba) dantzekin hasitako emanaldia fandango eta arin-arinarekin amaitu genuen, eta topa egin genuen, ondoren, gizarte hobe baten alde.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!