Lokal berria atondu dugu datozen 20 urteetarako

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2014ko ekainaren 16a

Ostiralean ospatu genuen lokal berriko inaugurazioa, belaunaldien arteko trukea irudikatuz.

Sei hilabeteko auzolanaren ondoren, pasa den ostiralean zabaldu genizkion ateak lokal berriari. Eragile zein udaleko ordezkariekin batera, Udaberrirentzat ezinbesteko izan diren aurreko belaunaldietako kideak ere gonbidatu genituen. Pozgarria izan zen, oso, jendearen irribarreak ikustea.

Agurrarekin ekitaldia zabalduz, jantzi, musika tresna zein materiala ezagutu ahal izan zuten bertaratuek eta, noski, Udaberri dantza taldeko ehunka argazkiz gozatzeko txokoa ere prestatu genuen.

Behin gonbidatuak joan zirenean, inaugurazioaren bigarren zatiaz gozatu genuen egungo taldekideok.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, eta, bizi dadila dantza!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!