Badira jada bederatzi urte, euskal dantzaren bidetik, Tolosan aspaldiko erromerietara itzultzeko jaia antolatzen hasi ginenez geroztik. Urte bete beranduago antolatu genuen, lehenengoz, Tolosako dantzari txiki eguna, eta Euskal Herri osoko ehunka gaztetxok alaitu dituzte, orduz geroztik, Tolosako plazak euren dantzekin.
Hastapen haietako helburu eta gogo berberekin jarraitzen dugu urteroko festa egun hau antolatzen, eta aurrera begira ere, jomuga berriei begira gaude Udaberri dantza taldeko kideok.
Bide honetan, ezinbestekoa izan da, beste urte betez, Tolosako saltoki, taberna nahiz enpresek gure egitasmorako eman diguten laguntza. Kultur eragile garen aldetik, urte osoko jardunaren fruituetako batez gozatzen dugu, bai dantzari gaztetxoekin, eta baita Zerkausiko dantzaldian ere. Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu, beraz, zuei, dantza plazara ateratzeko helburu honetan bidelagun izateagatik.
Era berean, pasa den apirilaren 12an Zerkausi ingurura dantzara hurbildu ziren guztiei ere keinu egin nahi genieke. Han sortu zen giroa errepika dadila datorren urtean!