Apirilaren 12an, 11:30etik aurrera, Euskal Herri osoko 350 neska-mutilek hartuko dituzte Tolosako kaleak. Udaberri dantza taldearen dantzari txikiak zazpigarren urtea izango du aurtengoa, eta azken urteotan bezalaxe, Alde Zaharra nahiz San Frantzisko ingurua girotuko dugu.
Eguerdian, berriz, Tolosako hainbat elkarteren laguntzari esker, haur eta gaztetxo guztiei bazkaria emango diegu eta haien artean ezagutzeko aukera izango dute, arratsaldeko emanaldia bitarte. Plaza Berrian izango da.
Gaztetxoenen txanda amaitutakoan, berriz, fandango eta arin-arin pausoak helduei begira jarriko dira, eta kalejira musikatua abiaraziko dugu Plaza Zaharrekin, 20:00ak aldera. Poetoaren ondoren iritsiko da afaria, Zerkausian, eta Zesuma taldearen doinuek eta umoreak goizaldera arte girotuko dute hain kuttuna dugun festa. Etorri nahi duzula? Sarrerak eskuragarri dira, oraindik, Orbelan, Ikatzan eta Xirimirin.
Utzi lotsak etxean eta... zatoz dantzara!