Sortutako katea ez dadila eten

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2014ko apirilaren 3a

57 urtean taldetik pasatako kideen sarea indartu nahi dugu, Facebook bitartez.

Udaberri gaur ez litzateke ezer aurreko belaunaldiek egindako lanagatik izan ez balitz. Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak zioen poema hark, eta hitz horietxek hartu nahi izan ditugu gure egitasmo berriaren plazaratzeko.

Sortutako katea ez eteteko, taldeak 57 urteotan ateratako argazkiak digitalizatu egin ditugu. Orain Facebook sare sozialaren bitartez argitaratuko ditugu, eta Udaberrikide izandako jendeak irudi izoztu horiek biziberritzea nahiko genuke informazioa emanez, argazkietan nor ateratzen den esanez, emanaldi zehatz hartako anekdotaren bat kontatuz...

ZUek ere Udaberriden kate horretako zati izan baldin bazarete, batu egitasmora, eten ez dadin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!