Udaberrik Torrelles de Llobregateko (Bartzelona, Herrialde Katalanak) Esbart Sant Martí taldearekin duen harremana aspaldikoa da, eta bi urtez behin gure bi harrobien elkartrukea osatzeko ohiturari eusten diogu oraindik. Horrela, larunbat goizean iritsiko zaigu bisita eta igandera bitarte hemen izango dira.
Emanaldia arratsaldean izango da, eta aipatzekoa da Gure Esku Dago ekimenak osaturiko Eskutik eskura egitarauan txertatu dugula saioa. 17:00etan Tolosako Lopez Mendizabal plazan hasiko da dantza-ikuskizuna, eta kalejiraren doinuaz Berdura plazaraino mugituko gara, han beste saio bat egiteko asmoz. Azken egunotako eguraldi petrala ikusita, dena den, euria ariko balu Berdura plazara joango ginateke zuzenean.
Torrelles de Llobregateko gaztetxoek Udaberriko gaztetxoek etxeetan hartuko dute ostatu eta igandea Tolosa nahiz Donostia ezagutzeko probestuko dituzte, gure laguntzaz. Maiatzean, berriz, gu geu izango gara bisitari eta gogo biziz gaude jada!
Larunbatean planik ez baduzue eta kulturen arteko trukea interesgarri bazaizue, beraz, badakizue: gerturatu gure harrobiaren emanaldia ikustera.