Ikastaroetan ikasitakoa plazaratzea baino askoz gehiago esan nahi dute halako saioek talderentzat, belaunaldien arteko elkartrukea gertatzen baita; bizitza oso bat soinean dutenek haien ondorengoen indarraz gozatzen dute, eta dantzari gazteek, berriz, beren aurrekoez ikasi.
Pozik amaitu zuten arratsaldea, eta, bide horretan, datorren martxoaren 22an Iurreamendi egoitzan eskainiko dugu beste emanaldia.