'Arin Arin'aldizkaria hemen da!

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2014ko urtarrilaren 21a

2013an gure dantza taldean izandako gora-beheren berri izan nahi? Sakatu hemen!

Gure aurreko belaunaldiek hasi zuten Arin Arin aldizkaria, Udaberri Dantza taldearen dinamika herritarrei eta taldekide ohiei azaltzeko. Gure belaunaldia ohiturari eutsi eta urtekari formatoan argitaratzen du Arin Arin. Horrela, 20. zenbakia ikusgai duzue jada!

Pasa den abuztuan Hungariara egindako bidaia, Bordondantza parekidea, taldez kanpoko jarduna nahiz gure etorkizuna izango diren ikasleen argazki eta berriak irakurgai izango dira, beste hainbat txutxumutxuz gain. Udaberri Dantza Taldearen urtea arin-arin ezagutu nahi baduzue, klik egin ondoko loturan!

http://www.youblisher.com/p/798718-Arin-arin-20/

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!