Dena prest Auzolanean aritzeko

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2013ko azaroaren 28a

Atzo aurkeztu genuen, hedabideen aurrean, Tolosako hainbat eragileren artena larunbatean biribilduko dugun AUZOLANEAN festa. Azken bilera ere egin genuen amaieran, eta dena prest dago festarako.

Erraldoi eta buruhandiak, dultzaineroak eta Udaberriko kideok 11:00etan hasiko gara Alde Zaharreko kalejirarekin, eta aldi berean bertso-poteoan ariko dira Harituz-eko kideak. 13:00ean guztiok elkartuko gara giza kate erraldoia egiteko, eta bazkari legea Trianguloa plazako karpan egingo dugu. Txartelak oraindik ere salgai daude, beraz, animatu!

Hotzari aurre egiteko erremediorik onena Zesuma taldeak emango digu, erromeria doinuak eskainiz. 17:00etatik 19:00etara bitarte dantzan aritzeko aukera eskainiko digute karpan, eta 19:00etan, berriz, poteo-garaia girotzeko, elektrotxaranga ibiliko da kalez kale.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!