Gu ere Auzolanean!

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2013ko azaroaren 26a

Larunbatean Auzolanean festan parte hartuko dugu, kalean oinak astinduz.

Tolosako hainbat eragileren artean antolatu dugun Auzonalean jaian parte hartuko dugu larunbatean. Festa antolatzen lehen bileretatik elkarlanean aritu gara taldeko kideok, herriko beste eragileekin batera, eta hotzari aurre eginez festarako gogoz gaude.

Goizean gure betiko jardunari era formalean helduko diogu, eta kalejiran parte hartuko dugu dantza eginez. Lapurdiko inauterietako hainbat dantza ikusi ahal izango dira kalean, eta hango musikaz ere gozatu ahal izango da, Udaberriko fanfarrearen eskutik.

Herri bazkariaren ondoren, berriz, eta kasu honetan informalxeago, Zesuma taldearen doinuei dantzan erantzungo diegu, berriz ere, gorputza berotzeko asmoz.

Edonork parte har dezake Auzolanean festan, eta gogoratu oraindik ere bazkari txartelak erosteko denborarik badela. Bi euroren truke, bertako edaria dastatzeko aukera izango da, janaria etxetik emanda; 16 euroko txartelarekin, berriz, janari eta edaria bertan hartu ahal izango da. Animatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!