Bertsozaletasunaren aitzakian euskaltzaleon festa bilakatzen da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Abenduaren 13an izango da aurtengoa, eta hilabete eskas besterik ez da geratzen, beraz.
14.000 lagun baino gehiago elkartuko gara BECen, eta eromena bihur daiteke haraino autoz joatea. Autobusez joan nahi duzula? Udaberri Dantza Taldeko kideok autobusa antoaltu dugu, eta azken egunak dituzu izena emateko. Garaiz zabiltzate oraindik, beraz, udaberri@udaberri.com helbidera idatzita edo 680 682 560 telefonora deituta izena eman daiteke. Animatu!