Salatu indarkeria sexista gorputzarekin!
Emakumearen kontrako indarkeria salatzeko nazioarteko egunean pankarten atzean, prentsa oharren bitartez nahiz minutuko isiluneekin aldarrikatu ohi dena, musika eta dantzaz jantziko dugu, Tolosan.
Gure esku eta besoek, gure oin eta buruek, emakumeen aurkako indarkeriak lekurik ez duela aldarrikatuko dute, hainbat talderen artean prestatu dugun flashmob erradoian.
Zuk ere eraso sexisten aurka protesta egin nahi duzula? Ikusi jarraian datorren bideoa, ikasi pauso erraz hauek, eta bertaratu Flashmobaren hitzordura.
Azaroaren 23an izango da, 12:00etan, Trianguloa plazan.