2013/10/06 10:00-12:00

Kilometroetan parte hartzea

Kilometroak 2013ko ibilbidea, Tolosa
Igande honetan, urriak 6, Tolosako Laskorain ikastolak antolaturiko Kilometroak jaian parte hartuko dugu. Aurtengo KMK festako berrikuntza nagusietako bat, eskaintza ibiltaria izango da, eta hortxe astinduko ditugu oinak, Udaberriko kideok. Horrela, 10:00etan Usabalgo ikastolatik irten, eta San Blaseko baselizaraino euskal doinu eta dantzak zabalduz joango gara ibilbidean barrena. Hala nahi izanez gero, animatu zuek ere. Eta noski, EUSKARA AHORA!
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!