Gabonetan ere, erosi Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa&Co 2022ko abenduaren 15a

Eguberri hauetan tonbola izango dugu Tolosan: gure establezimenduetan erosten duzunean, txartel bat jasoko duzu. Ireki eta sariduna bazara, zenbaki bat aukeratu beharko duzu gure Trianguloako etxolan. 800 sari ditugu guztira! Erosketa-txekeak, karroak, poltsak, katiluak…  Gero eta erosketa gehiago, aukera gehiago!

 

Gainera, urtero bezala, tokikoari balioa eman nahi diogu, herrian erosi, herrian kontsumitu, bertakoa oparitu, bezeroak Tolosako dendak babesten dituela jakinda. Horretarako, Tolosan egindako erosketak opari paperetan jarri nahi badituzue, gutunazalak eta pegatinak dituzue dohainik eskuragarri Trianguloa plazako etxolan; ticket-a aurkeztuta nahiko. 

Eta garrantzitsuena: Gabonetan ere, erosi Tolosan!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!