Ordaindu 20 euro eta kontsumitu 30 euro

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa&Co 2022ko azaroaren 7a

Erosi Tolosako saltokietarako bonua! Erosi 20/30 bonua Tolosa&Co-ren egoitzan eta erabili gure saltokietan: 20 euro ordainduta, 30 euroko erosketa txekea jasoko duzu. 10 euro aurreztuko dituzu horrela!

Erosketa-bonu kanpaina berria abiatuko du Tolosa&Co-k datorren azaroaren 7tik aurrera. Bezeroak 20 euro ordainduta, 30 euroko balioa duen erosketa txeke bat jasoko du bueltan. Beraz, ordaindutakoa baino 10 euro gehiago izango ditu Tolosa&Co-ren saltokietan kontsumitzeko. Salmenta azaroaren 7an jarriko da abian: Tolosa&Co-ren egoitzan erosi beharko dira bonuak, astelehenetik ostegunera 08:00etatik 20:00etara (eguerdian itxi gabe). Izakinak agortu arte mantenduko da irekita salmenta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!