Aurten ere urrezko gozokia ezkutatu dugu Tolosako saltokietan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa&Co 2020ko abenduaren 31

Gabon hauetan ere, Urrezko Goxokia abiarazi dugu, eta urre koloreko gozoki bat ezkutatu dugu Tolosako saltokietan! Abenduaren 10etik urtarrilaren 5era bitarte Tolosa&Coren establezimendu batean erosketa egiten duzun bakoitzean, karamelu bat jasoko duzu. Ireki momentuan bertan eta adi begiratu: 50 euroko 50 txeke irabazteko aukera dago, eta horien guztien artean urrezko gozoki bat dago, 500 euroko saria duena!

  • Saria egokitu bazaizu, saltzailearekin edo Tolosa&Corekin (622 776 250) harremanetan jarri eta argibide guztiak emango dizkizute.
  • Txekeak Tolosa&Co-ko edozein saltokitan erabili ahal izango dira; zerbitzu, ostalaritza eta komertzioetan (20 euro eta 10 euroko bonuak emango dira, errazago kontsumitzeko).
  • Saria erreklamatzeko azken eguna 2021eko urtarrilaren 12a izango da.
  • Txekeak kontsumitzeko azken eguna 2021eko urtarrilaren 31 izango da.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!