Aurten ere URREZKO GOXOKIA ezkutatu dugu Tolosako saltokietan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa&Co 2020ko abenduaren 22a

Gabon hauetan ere, URREZKO GOXOKIA ezkutatu dugu Tolosako saltokietan! Abenduaren 10etik urtarrilaren 5ra bitarte Tolosa&Coren establezimendu batean erosketa egiten duzun bakoitzean, karamelu bat emango dizute. Ireki momentuan bertan eta adi begiratu: 50€ko 50 txeke irabazteko aukera dago, eta horien guztien artean urrezko goxoki bat dago, 500€ko saria duena!

  • Saria egokitu bazaizu, saltzailearekin edo Tolosa&Corekin (622 776 250) harremanetan jarri eta argibide guztiak emango dizkizute.
  • Txekeak Tolosa&Co-ko edozein saltokitan erabili ahal izango dira; zerbitzu, ostalaritza eta komertzioetan (20€ eta 10€ko bonuak emango dira, errazago kontsumitzeko).
  • Saria erreklamatzeko azken eguna 2021eko urtarrilaren 12a izango da.
  • Txekeak kontsumitzeko azken eguna 2021eko urtarrilaren 31 izango da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!