Tolosa Zuria Loretan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa&Co 2017ko maiatzaren 12a

Tolosa&Co-tik ekimen desberdinak jarri ditugu martxan "Tolosa Zuria Loretan"asterako. Aste guztian zehar, gure komertzioek/zerbitzuek eta ostaritzak dekorazio berezi bat izango dute; oraingo honetan lore zuriz apainduko ditugu establezimenduak , kaleari kolore zuria emanez. Larunabatean, desfileari dagokionez, modeloen prestakuntzaz Tolosa&Co-ko ileapaindegi eta makilatzaileak arduratuko dira: Koxka , Eleva Varela, Andrea Ileapaindegia eta Shuyana kosmetika izango ditugu. Eta gainera, backstage-an, desfliean eta ondoren topic-en egingo den topaketan argazkilariak izango ditu, gertatzen den guztiaren lekuko izateko ; hauen artean Iñaki Elola, Richard eta Eki argazkilariak izango ditugu. Gainera, aste honetan zehar sare sozialetan (intagram-facebook) gure bezeroeen artean 2 sarrera Front row edo lehengo ilarako zozketatuko ditugu. Bestalde, Kutxakulturrek Tolosa&Co- ko komertzioa ere gonbidatu du Kissing roomera joan daitezen; disenatzaileekin kontaktuan jarriz eta hauen lanak gertuagotik ezagutzeko aukera emanez. Azkenik, larunbat arratsaldean egiten diren erosketen artean, ohiko sariez gain, sari berezi bat zozketatuko da: “Merezi duzulako!” sariaren barne 60€ txeke bat zozketatuko dugu desfilean parte hartuko duten ileapaindegi eta estetiketan erabiltzeko; 50€ Tolosa&Co-ko komertzioan kontsumitzeko eta azkenik, beste 50€ elkarteko kide diren ostalarien negozioetan gastazeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!