Faxismoaren aurkako egitarauak

Erabiltzailearen aurpegia GKS Tolosaldea 2026ko urtarrilaren 14a

Tolosaldean faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka egingo duen gazteria langilea dagoela erakusteko egitarau zabalak antolatu ditugu.

Euskal Herrian faxismoari gauzak erraz utziko ez dizkion indar handi bat dagoela erakutsi behar dugu, eta horretarako garrantzitsua da ahalik eta gazte langile gehien mobilizatzea. Izan ere, faxismoaren aurkako borrokak indarrik ez duen eta estatuen autoritarismoaren aurkako ikuspegia txertatuta ez dagoen tokietan, normalizatzen eta indartzen ari da ikuspegi faxista; eta, beraz, ezinbestekoa da Euskal Herrian faxismoaren eta bere oinarrian dagoen kapitalismoaren aurkako kontzientzia indartzea, datorren tokitik datorrela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!