Manifestazioen aurkezpenak Tolosan, Ibarran, Villabonan eta Anoetan

Erabiltzailearen aurpegia GKS Tolosaldea 2025eko abenduaren 18a

Urtarrilak 31n Bilbon eta Iruñean egingo ditugun manifestazioak aurkeztuko ditugu eskualdean. Horretaz gain, hilabete hauetan eskualdean egingo ditugun ekintzen berri ere emango dugu.

Euskal Herrian faxismoari gauzak erraz utziko ez dizkion indar handi bat dagoela erakutsi behar dugu, eta horretarako garrantzitsua da ahalik eta gazte langile gehien mobilizatzea. Izan ere, faxismoaren aurkako borrokak indarrik ez duen eta estatuen autoritarismoaren aurkako ikuspegia txertatuta ez dagoen tokietan, normalizatzen eta indartzen ari da ikuspegi faxista; eta, beraz, ezinbestekoa da Euskal Herrian faxismoaren eta bere oinarrian dagoen kapitalismoaren aurkako kontzientzia indartzea, datorren tokitik datorrela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!