Tolosaldeko Kontsumo Informazio Udal Bulegoak 2025eko Kontsumoko Euskadi Saria jaso du kontsumitzaileen eskubideak babesteko duen hurbiltasunarengatik eta eraginkortasunarengatik.
Ainhoa Orrantia arduradunak bere esker ona adierazi du, bai pertsona askori, eta baita erakunde ugariri ere. Kontsumobideri ere eskerrak eman dizio Tolosaldeko KIUBak egindako lanean jarritako konfiantzagatik «urte hauetan guztietan egindako ahaleginaren eta egindako lanaren aintzatespen gisa sari hau jasotzeko». Bukatzeko herritarrei ere eskerrak eman dizkie, beti egiten dutelako zerbitzuaren balorazio bikaina, «horiei esker, KIUBak bizirik dirau».
Ez ditu ahaztu, era berean, Tolosaldeko 28 udalak eta horietako alkateak «zerbitzatzen dituzten herritarren ongizatearen, babesaren eta kontsumoaren arloko defentsaren mesedetan KIUBaren zerbitzuak jarraitzea ahalbidetzen baitute». «Tolosako Oria Ertzain-etxeari eta Ibarra, Tolosa eta Villabonako Udaltzaingoari, betiere Tolosaldeko KIUBarekin aktiboki lankidetzan aritzeko prest baitaude, haien zerbitzuak behar ditugunean», gaineratu du. Eskerrak eman dizkio ere EITBri «Tolosaldeko KIUBean duen konfiantza irmoagatik, bere ikus-entzuleei kontsumoaren arloko informazioa eta aholkuak emateko. Eta, bereziki, Juan Terol Goikoetxea kazetariari, KIUBeko arduradun gisa EITBrekin kolaboratzeko eta bere programetan parte hartzeko eman dizkidan aukera guztiengatik». «Euskadiko eta Estatuko gainerako KIUBetako lankideei, baldintzarik gabeko babes-adierazpenak emateagatik. Eta Ibai Iriarte San Vicente Diputatuari, Tolosaldeko KIUBaren egokitasunean sinisteagatik bere garaian Eusko Legebiltzarrean agertzeko eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko apirilaren 27ko 4/2023 Legeari egin beharreko ekarpenak egiteko.
Horiek guztiek, salbuespenik gabe, gure erantzukizunarekin lagundu dute: kontsumitzaileen paperaren gaineko eskubideak eskubide erreal eta ukigarri bihurtzea. Eta horiei guztiei esker, egun, Andu Martinez de Rituertok –Tolosako Alkate eta Tolosaldea Garatzeneko Lehendakaria– eta Ainhoa Orrantiak –Tolosaldeko KIUBeko Arduraduna– sari bikain hori jaso dugu Javier Hurtado Dominguez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburuaren eta Ana Maria Sanchez Herraez Kontsumobideko zuzendariaren eskutik.
Tolosaldeko KIUBaren aldetik, eskerrik asko zuei guztioi!