Fakturak paperean jasotzeko eskubidea

Gaur egun indarrean dagoen araudiak kontsumitzaileek fakturak paperean inolako kosturik gabe jasotzeko duten eskubidea jasotzen du.

 

CARREFOUR Finantza-Zerbitzuen kontsumitzaile eta erabiltzaile askok honako SMS hau jaso dute edo jasoko dute: "Estimado/a cliente, le informamos que, desde este mes de noviembre, recibira sus extractos mensuales por medios digitales".

Mezu horren bidez CARREFOUR Finantza-Zerbitzuek jakinarazten dute aurrerantzean hileko laburpenak (fakturak) baliabide digitalen bidez jasoko dituztela bezeroak. Gauzak horrela, iragarri du paperezko fakturak bidaltzeari utziko diola, kontsumitzaile eta erabiltzaileen baimenarekin edo baimenik gabe, zaurgarriak izan ala ez, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 63.3 artikuluan xedatutakoaren aurka: "Kontsumitzaile eta erabiltzaileekin egiten diren kontratuetan, kontsumitzaile eta erabiltzaileek faktura paperean jasotzeko eskubidea izango dute".

Beraz, horrelako kasuetan, eta dagokion erreklamazioa jarri ondoren, CARREFOUR Finantza-Zerbitzuak eskaera horri jaramonik egiten ez badio, eragindako kontsumitzaile eta erabiltzaileek salaketa jarriko dezakete Kontsumoko Agintarien aurrean, kontsumoaren arloko arau-hauste bat baita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!