Bide luzea egin dugu erabakitzeko eskubidearen alde. Badugu hurrengo geltokia: demokrazia. Martxoaren 19an Tolosaldeko herritarrok orain arte behin ere egin gabeko galdera bati erantzungo diogu, Euskal Herriaren etorkizunaren inguruan erabakiko dugu: ‘Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?’.
Galdeketarako prestaketetan ehun lagunetik gora ari gara lanean ekainetik. Baina azken txanpan, eta bereziki, galdeketa egunean, lan asko dugu eta izango dugu egiteko.
Hori horrela, Tolosan, 200 boluntariotik gora beharko ditugu. Ondorengo formularioa zabaltzen ari gara ekimenarekin bat egin eta laguntzeko prest dagoen orok izena eman dezan martxoaren 19an edo bezperetan Tolosan bere alea jartzeko:
https://docs.google.com/forms/d/1eRirz7x7_UoKSEOZs-HDfPFpZQ1D3rzTpf4rBXoEXyo/edit
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?