Iepa lagun
!! Datorren astebururako festa galanta antolatzen ari gara. Goizean, Tolosaldeko adar guztietatik bizikleta martxa jendetsu abiatuko da Tolosara. Kalejiran, Alondegia plazara iritsiko gara Bonberenea txarangak alaituz. Nahi duenarentzat bizikletak uzteko aukera izango da, zaintzapean, kultur etxeko areto nagusian.
M19 ekitaldiaren aurkezpenaren ondoren, bazkari erraldoia izango da Alondegia plazan. Ez kezkatu eguraldiagatik!! Karpen aterpean eta berogailuen goxotasunean izango da eta!! Umeentzat puzgarriak izango dira eta bazkalostean bertsolariak, trikitilariak eta DJ Bull-ek (Jon Gotzon Ugalde Gurruchaga) arratsaldea alaituko digute iluntzerarte.
Gustatu zaizu e? Ba azkar ibili! Bazkarirako tiketak salgai daude Orbela Taberna eta Raku tabernetan Tolosan (baita gainontzeko herrietan ere ). Tolosaldeko Giltzarria, Gureeskudago!
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?