Tolosaldeko Giltzarria

Galdera erabakitzera goaz

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldeko Giltzarria 2017ko urtarrilaren 20a

Galdera adosteko lehen pausoa, bihar.

Gure Esku Dagoren herri galdeketetarako protokoloak eskatzen dituen sinadura kopurua gaindituta, galdera adosteko fasean sartu da Tolosaldeko Giltzarria. Eskualde osoko ehun lagunetik gora bilduko dira bihar Tolosako Beotibar Frontoian. Martxoaren 19ko galdera adosteko lehen saioa izango da.

10:00etan hasi eta 13:00etara bitarte, prozesu parte hartzaile baten bidez, herritarren hausnarketak jasoko dira. Zelai Nikolasek, GEDko bozeramaileak, eta Iñigo Urrutia EHUko irakasleak galderaren edukien inguruko azalpenak emango dituzte saioan zehar. Datozen asteetan saio horretako edukiak oinarri hartuta, galdeketa eguneko galdera —eskualde osoan berbera izango da— erabakiko du Batzorde Sustatzaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!