Tolosaldeko gazteak prekaritatearen aurka

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldeko Gaztek 2016ko apirilaren 29a

Azken egunetan, zortzi multinazional ezberdinen dendetako ateak blokeatuta, pintura markekin eta “€SPLOTATZAILEAK” dioen margoketa batekin azaldu dira Tolosako herrian.

 

Irudiak Hemen

Merkatuaren legeak eskutik dituztelarik gizartearen norabidea markatzen duten horiek Diru gosez prekarietatea bizitzako esparru ezberdinetara zabaltzeaz arduratzen diren horiek. Langileen aurrean edukitako jarrera garbi utzi duten horiek (Movistarren auzi jada nahiko ezaguna). Gure bizitzen gaineko izugarrizko boterea dutenez beraien eredua onartu eta bertan murgiltzera behartu nahi gaituzte. Herriaren aurka ematen dituzten eraso guztien gainetik inongo kalterik gabe “normaltasun” faltsu batean arazorik gabe beraien zapalkuntzan aurrera jarraitzen duten horiek izan dira egun hauetan markatuta azaldu diren dendak.

Tolosaldeako gazteok badakigu bizi eredu ustel bat dela gaur egun ezarria dagoena, gure eskuetan bizitzeko baliabiderik ez eta aldiz multinazionalek egunetik egunera munduko geroz eta zirrikitu gehiago beraien kontrolpean geratzea ahalbidetzen duen eredu tranpati bat. Gure bizitzak baldintzatu eta eguneroko egunak biziraupenerako borroka bat izatera behartzen gaituen sistema baten babesle sutsuak dira multinazionalak.

Horrela, guk ere babesle sutsuk izatea erabaki genuen, gure bizitzak modu aske batean garatzearen babesle sutsuak. Horregatik markatu eta saboteatu ditugu multinazional horien dendak. Gure bizitza eta kaleak gureak direnez ezin dugulako onartu alderdi askotariko zapalkuntza orokor bat bermatzen duten horiek patxada osoz horretan jarraitzea.

Gazteria aurrean aurkituko dute, zutik eta putre hauek guztiak bidaltzeko asmoz!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!