Ezpala Gaztetxea

Ezpala Gaztetxearen desalojoaren aurrean Tolosaldeko AAM

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldeko AAM 2016ko urtarrilaren 18a

Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduaren irakurketa, Larunbateko gertaeren harira:

Tolosako Ezpala Gaztetxearen desalojoari, beste eraikin baten okupazioarekin erantzun nahi izan dio Tolosako Gazte Asanbladak. Zipaioak txantxetarako gogorik ez eta bortizki desegin zuten lurrean harresi modura, eserita zeuden gazteak.

Hatzak sudurretan sartuz. Borrekin, gazteen gorputzak kolpatuz. Jendea arrastaka… Gazteria zapalduz!

Identifikatuak izan ziren den denak, horrek ekarri dezakeenarekin. Hu da, isunak,epaiketak…
Guzti honen aurrean, Tolosaldeko Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak, alde batetik Gazteriak erakutsitako duintasuna eta borrokarako grina txalotzen eta babesten du. Autogestioan sinistuz, euren ametsa tinko defendatu dute zapaltzaileen aurrean. Aupa zuek!

Beste aldetik, EAJren polizia armatuaren jarrera bortitza salatu nahi dugu, baita EAJren agindupean dagoen Tolosako Udalaren isiltasun konplizea. Gazteri errebelde baten aurrean, hauen odola isurtzea aukeratu duzue. Ez dugu ahaztuko ezta barkatuko ere!

Gora Euskal Gazteri Errebeldea!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!