Gutuna: "Boluntarioen aurkako mehatxuak Ibarran"

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldeko AAM 2015ko uzt. 21a, 11:49

Ibarran, azken asteetan hainbat herritarrek jasan dituzten mehatxuak salatu nahi ditugu. Ez dira kasualitatez eginiko mehatxu solteak izan.

Preso eta Iheslari politikoen inguruan lan boluntarioa egiteagatik izan dira mehatxatuak herritar horiek, hain juxtu, Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako mugimenduaren mezua zabaltzeko saiakera egiteagatik. 

Mehatxu zuzenak:

Heriotza mehatxua (mugimenduaren izena diana baten barruan). Ez da kasualitatea hau ere, Amnistiaren aldeko gutunaren sinatzaileetariko baten senideen tabernan azaltzea. Gutun hori 142 preso eta iheslari politiko ohiek sinatu zuten, eta horietako bat Ibarrakoa da. Mehatxatua izan dena.

Mehatxu faxista eta xenofoboa herritar baten buzoian (hau ere mugimendu horretako boluntarioa).

Mehatxu egileak:

Ez dakigu nor dabilen Ibarran mehatxu hauek egiten. Mehatxuen ezaugarriak eta antzekoen aurrekariak ikusirik, bi aukera besterik ez daudelakoan gaude: Estatuko indar errepresiboak izatea, edo eskuin muturreko faxistak.

Ondorioak:

Auzolotsa sortzen duten mehatxu penagarri eta patetiko hauek agerian uzteko, salaketaren bidean hainbat urrats egingo ditugu.

 

* Josu Balza, Ibarrako Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduaren izenean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!