BABESTUTAKO EDUKIA

Tolosaldea Lanbide Heziketako Ate Irekiak

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 11, 12 eta 13an ikastetxeko hezkuntza eskaintza ezagutzeko aukera egongo da, modu presentzialean nahiz bideokonferentzia bidez, eta parte hartzeko izena eman beharko da.

Tolosako Santa Luzia auzoan kokatuta dago Tolosaldea Lanbide Heziketako Insitutu Integratua. Bertan kalitatezko Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloen eskaintza zabala dago, guztiak euskaraz. Bertako eskaintza ezagutzeko, maiatzaren 11tik 13ra, Ate Irekien saioak antolatu dituzte, online edo modu presentzialean. Izena ematea derrigorrezkoa izango da eta, ikastetxeko sarrera-irteerak modu egokian egiteko, ordua errespetatzea eskatzen dute.

 

Ziklo bakoitzaren eguna eta ordutegia:

ERDI MAILAKO ZIKLOAK:

  • Instalazio Elektriko eta Automatikoak - Maiatzak 11, 16:30.
  • Mekanizazioa - Maiatzak 11, 17:30.
  • Soldadura eta Galdaragintza - Maiatzak 11, 18:30.
  • Merkataritza Jarduerak - Maiatzak 12, 16:30.
  • Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak - Maiatzak 12, 17:30.
  • Natura inguruneko lanetako eta aisialdiko gidaria - Maiatzak 12, 18:30.

GOI MAILAKO ZIKLOAK:

  • Metal-Eraikuntzak - Maiatzak 11, 16:30.
  • Automatizazioa eta Robotika Industriala - Maiatzak 11, 17:30.
  • Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa - Maiatzak 11, 18:30.
  • Administrazioa eta Finantzak - Maiatzak 12, 16:30.
  • Instalazio Termiko eta Fluidodunen Mantenimendua - Maiatzak 12, 17:30.
  • Sare-Informatika Sistemen Administrazioa - Maiatzak 12, 18:30.
  • Mekatronika industriala - Maiatzak 13, 16:30.
  • Egokitzapen fisikoa - Maiatzak 13, 17:30.

 

 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!