2018/11/16 00:00

Hazparneko San Josepe Lizeoko ikasleak gurean izan dira

 Hazparneko San Josepe Lizeoko ikasleak gurean izan dira
Hazparneko San Josepe Lizeoko mekanizazioko ikasleak gure ikasleekin batera hiru egun iraun duen elkar trukaketa bat burutu dute Tolosan. Denbora honetan tailerretan honako lan praktikak egin dituzte: artezgailu, elektrohigadura eta soldadurakoak. Elkarrekin kirol ekintzak ere garatu dituzte. Horretaz gain Ordizian kokatzen den Orkli enpresa eta Pasaiako Albaola itsas museoa ere ezagutzeko aukera izan zuten. Bere egonaldia Tolosa eta bere inguruak ezagutzeko eta mugaz bi aldeetako harremanak sendotzeko ere aukera paregabea izan da. Aurrera begira gure ikasleak ere Hazparnera joatea aurreikusten da antzeko egitaraua burutzeko. Proiektu hau PyireneFP egitasmoaren baitan burutu da eta bertako diru laguntza jaso du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!