Herrialde horiek Polonia, Grezia, Portugal eta Italia direlarik, The guardians of Europe proiektuak gaur egungo ikastetxeetan garrantzia hartzen ari diren zenbait gai sozial lantzea eta Europako herrialde ezberdinetan, arazoa sortzean aplikatu ohi diren irtenbideak zabaltzea du helburu nagusi. Proiektu honek bi urteko iraupena izango du eta Europako kultur ondarearen omenez antolatua izan da.
Proiektu honen barruan, gure ikastetxeak Berdintasunaren alorra landu beharko du, baina ez gizon eta emakumeen berdintasuna bere horretan, baizik eta, ziklo industrialetan emakumeen parte hartzea bultzatzea landuko da ikastetxeko ziko guztietan. Gainontzeko herrialdeei ere izendatu zaizkie dagozkien gai sozialak: greziarrek adibidez ariketa fisikoa landuko dute bere ikastetxeetan; italiarrek berriz, elikadura osasuntsua; portugaldarrek tolerantzia eta poloniarrek ciberbullyng-a.
Guzti honi hasiera emateko ordea irudi bat behar zela ondorioztatu zuten taldea osatzen duten 20 irakasleek eta horregatik parte hartzen duten ikastetxe guztietako ikasleok logo lehiaketa orokor batean parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan, batzuk klase orduetan lan eginda eta gainontzekoek eskolaz kanpoko orduak aprobetxatuz beraien logoa aurkeztu zuten. Gurean bere logoa aurkeztu nahi izan zuten ikasle guztien artean bi izan ziren aukeratuak, administrazio zikloko Oihana Agirreurreta eta Asier Muñoarenak, hain zuzen ere. Bi logo hauek asteartean Palermon egin zen Logo Lehiaketa Orokorrera aurkeztu ziren eta bertan, Oihana Agirreurreta alegiarraren logoa izan zen gainontzeko ikastetxe guztietako logo guztien gainetik irabazle. Hargatik, gaurtik aurrera logo hori ikusi ahal izango dugu The Guardians of Europe proiektuaren inguruko ekintza, propaganda eta ekitaldi ezberdinetan. Zorionak Asierri eta nola ez, Oihanari.
Beraz, gaurtik Aurrera Tolosaldea Lanbide Heziketako ikastetxeak proiektu berri bezain interesgarri bat izango du eskuartean bertako ikasleokin landu ahal izateko eta ziur izango duzuela proiektu honen berri zuek ere hurrengo artikulu eta albisteetan.
Imanol Irazustabarrena Garmendia
Goi mailako administrazioa eta finantzak