Reunion Uhartera mugikortasuna

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2018ko martxoaren 20a

Ikastetxeko ikasle eta irakasleak Reunion Uhartean egonaldi bat burutu dute.

Merkataritza Jardueretako 6 ikaslek eta ikastetxeko 6 irakasleek, Indiko Ozeanoan kokatuta dagoen Reunion Uhartean iraupen ezberdinetako egonaldi bat egin dute. Uharte hau, nahiz eta gugandik urrun kokatuta egon, Frantziako lurraldea da, arraza, erlijio eta kultur ezberdinen nahasketaren lekukoa da.

Ikasleak La Saline Les Hauts-en kokatuta dagoen Lycée Professionel La Vue Belle-koekin batera egon dira eskolak jasotzen eta elkarlanean lehen astean. Bigarren astean berriz, inguruko enpresetan lan praktikak egiteko aukera izan dute. Ikastetxeko merkataritzako bi irakasle izan dituzte beraiekin, laguntza emanez, egonaldiak iraun duen bitartean.

Bestalde, ikastetxeko zuzendaritzako lau irakasleek, uharte honetako 3 ikastetxe eta bertako itsas portua ezagutzeko aukera izan dute. Ikastetxeak, Lycée Professionel La Vue Belle, Le Port hirian dagoen Lycée Professionnel Léon de Lépervanche eta Saint-Leu hirian dagoen Lycée Polyvalent Stella izan dira. Bertan, lanbide heziketako ikasketak, lan praktikak, hizkuntzetako irakaskuntza, taldeen kudeaketa, irakasleen karrera profesionala etabar ezagutzeko aukera izan dute.

Aurrera begira, espero dugu datorren ikasturtean La Vue-Belle-ko ikasle eta irakasleak gure ikastetxera etortzea antzeko ekintzak garatzera. Proiektu hau, Erasmus+ egitasmoaren baitan, diruz lagundutako ekintza bat izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!