Mota guztietako ereduak sortu dira: irabazi asmorik gabeko proiektu partikularrak, B2C, C2B eta B2B gisakoak adibidez, baina beste batzuetan, milaka milioi euroko negozio aukerak sortzen dituzte mota honetako plataformek.
Plataformak salerosketarako edo hiritarren arteko trukeak ahalmentzeko?
Honen inguruan iritzi desberdinak daude kalean. Badira plataforma digitalak negozio bezala funtzionatzen dutenak, baina beste batzuk aldiz, gizabanako bakoitzak dituen baliabideak aprobetxatuz, beste batzuen onura bultzatzeko bide bezala aritzen dira.
Krisi garaian handitzen doan joera bat da: etxean ditugun eta erabiltzen ez ditugun objektuak beste batzuen eskuetan jartzeko aukera aprobetxatzen dugu. Eta objektuekin ez ezik, denbora eta jakintzekin ere trukea egin dezakegu modu erraz batean.
Baina denboran zehar aldatzen joan da plataforma hauen helburua. Hasiera batean trukea bideratzeko modu erosoagoa zena, gerora merkantilizatu egin da, benetako helburua desitxuratuz.
Plataforma hauetan lan egiten dutenen baldintzak
Ekonomia digital berriak lan mundua aldatzen ari dira. Izan ere, plataforma digitalak, diruaren truke lan jakin batzuk egiten dituzten langileak dituzte baina ez dira autonomoak ezta ere soldatapeko langileak. Oro har, «Autonomo faltsuak» izaten dira. Langileak berak aukeratzen du non, noiz eta zenbat denboraz lan egin, baina beti plataformetako jabeek markatzen dituzten arauak onartuz.
Langile hauek ez dute inolako babesik, ezta legeak kontratu baten pean aritzen diren langileei aitortzen dizkien eskubiderik...
Plataforma hauen zerga sistema.
Plataforma digital hauek internazionalak dira eta gure herrialdera ere iritsi dira bertan gelditzeko asmoz, baina beraien jardueratik sortutako diru sarrerak ez dira bertan gelditzen. Esan beharrekoa da plataforma digitalen atzean dauden enpresak ez dituztela Espainian zergak ordaintzen, marketinari dagozkion gastu eta sarrerak bakarrik aitortzen dituzte bertan.
Zergak ekiditeko bi motatako jokaerak daude: «Doble Irlandes» eta «Sandwich Holandes» deitzen dira eta erabiltzen duten estrategia hurrengoa da. Enpresa hauek bi enpresa irekitzen dituzte: bat Irlandan, bertan sozietateen gaineko zerga %12,5ekoa besterik ez delako, eta beste bat adibidez Holandan. Azken honek eskubide intelektual internazionalen jabetza kudeatzen du. Irlandan dagoen xedeak, Holandan dagoen enpresari, eskubide intelektual internazionalengatik ordaintzen dio, honela Irlandan ordaindu behar dituen mozkinak gutxituz eta Holandan indarrean dagoen Royaltyen gaineko salbuespena aprobetxatuz, bertan ordaindu beharreko zergak ordaintzez libre gelditzen dira eta benetako benefizioak paradisu fiskaletara eramaten dituzte.
Plataforma hauek paradisu diren herrialdeetan finkatzen dituzte kontu guztiak eta ez dute benetako zifren berri ematen jarduten ari diren herrietan.
Prezioen lehiakortasuna
Plataforma digitalen arteko lehia handiena prezioen lehiakortasunean dago, hau da, bakoitzak bere produktua ahalik eta prezio murritzenean eskaintzean bezeroari, jende gehiago erakartzeko eta honela etekin handiagoa edukitzeko.
Prezioen lehiakortasuna plataformen artean ez ezik, plataforma digital eta ohiko enpresen artean ere ematen da. Uber plataforma taxilarien kasuan daukagu entzunena, eta beraz errazen ulertzen duguna.
Arazoa ondorengoa da, taxilariek betidanik izan dute bezeroen monopolioa eta honek erosotasun batera eraman ohi izan ditu. Honela ba, inoiz ez dute beharrik izan prezioekin lehiatzeko edo plataformarik sortzeko; inoiz, Uber agertu arte. Uber plataforma digitala da, erabiltzaileari aplikazioa jaitsi eta «taxi» zerbitzua jasotzeko aukera ematen diona. Bezeroak prezioa aurretik ezagutzen du eta ibilbide eta kotxe mota hautatzeko aukera du. Zerbitzua eskaintzen diona ez da profesionala, ez ditu beharrezko lizentziak, baina honek suposatzen dituen kostuak ez dituenez ordaindu behar eta bere lan baldintzak prekarioak direnez zerbitzua merke eskaintzen du eta bezeroa honetaz baliatzen da.
Dena den, Europako Justizi Auzitegiaren azken epaiari esker plataforma digitalen funtzionamenduaren bukaeran egon gaitezke. Azaldu dugun moduan, Uber edo Airbnb bezalako enpresak, bezeroak kontaktuan jartzeko plataforma hutsak zirela mantentzen zuten, baina Luxenburgotik lizentzia gabeko garraio enpresak direla uste dute. Taxilariak pozik azaldu dira baina Uber-etik ezer ez dela aldatu esaten dute, honela ba, polemikak aurrera jarraitzen du.
Oihana Irizar, Oihane Fernandez, Maria Lasa, Izaskun Briones eta Eli Moreno.